Atzo, 2012ko irailaren 13an, Udal Herri Batzarra burutu zen Zaldibian. Bertan, Joxan Etxabe Zaldibiako Alkateak eta Eñaut Hernandez Alkateordeak, udaletxeak landuriko proposamena aurkeztu zuten, batzarrera gerturatu ziren 40renbat herritarren aurrean.
UDAL HERRI BATZARREKO INFORMAZIOA:
AURREKARIAK:
2010. urtean Olalde inguruan kokaturik dagoen parke botanikoan 12.000 euro baino gehiagoko kalteak eragin zituzten ezezagunek jaietan. Egun berberetan, Haur eskolako sarrera bortxatzen saiatu eta haurren jolaserako zegoen etxola errekara bota zuten.
2011. urteko jaien aurretik, Olalde inguruko parkea eta eskola inguruko argiztatzea indartu zen. Fokuak jarri ziren teilatu eta zuhaitzetan.
2011. urtean herriko jaien testu inguruan Olalde inguruan kokaturik dagoen parke botanikoan 14.000 euro baino gehiagoko kalteak eragin zituzten ezezagunek jaietan. Egun berberetan, Haur eskolako sarrera bortxatzen saiatu eta jolasteko inguru babestua kristal puskatuz bete zuten. 2011ko gertakarien inguruan plazaratu zen idatzia.
Gertaera guzti hauek gaueko 22:00etatik goizeko 06:00ak bitartean gertatu ziren, boteiloia bezala ezaguturiko fenomenoari jarraiki etorritako ehunka gaztetxoren ondorioz. Ziur gaude ez zirela ehunka izan kalteak sortu zituztenak baina ehunka biltzeak sorturiko giroak, eragina duelakoan gaude.
PROPOSAMENA: HERRIARENA ZAINTZEKO, ZAINTZA HERRITARRA:
2012. urtean gune ezberdinetan buruturiko hobekuntzak medio, asko kostatu diren lanak burutu dira Olaldeko parkearen inguruan, futbito zelaian eta Haur eskolan. Hirugarren urtez antzeko zerbait gertatzeak, ondorio latzak izango lituzke herriarenak diren azpiegitura hauetan, gehienbat hauek konpontzeko dirurik ez bai du Zaldibiako Udalak.
Berriro 2010 eta 2011ko gertaerak errepikatu ez daitezen, Zaldibiako Udalak ZAINTZA HERITARRA antolatzea beste irtenbiderik ez du 2012ko urrian ospatuko diren Santa Fe jaien testu inguruan; ezer egingo ez bagenu, eta berriro txikizioak gertatuko balira, barkaezina izango litzatekelako.
XEHETASUN TEKNIKOAK:
Zaintza egin beharreko EREMUA: Planoan ikusi litekeen moduan:Ikusi PDFa
A gunea: Futbito gunea.
B gunea: Haurreskola.
D gunea: Olaldeko parkea, sarrera nagusia.
E gunea: Parkera sarrera Ibai-ondotik.
F gunea: Parkera sarrera Olaldetik.
Zaintza egin beharreko EGUNAK: Jaietako egitaraua zehaztu da.
Urriak 5 ostirala
Urriak 6 larunbata
Urriak 12 ostirala (festarik balego)
Urriak 13 larunbata
Zaintza egin beharreko ORDUAK: Gaueko 20:00etan hasi eta goizaldeko 06:00ak arte, hala ere, ordutegi hau autobusen ordutegiarekin zehaztu beharko da.
Zaintza egin beharreko MODUAK: Zaintza egiteko 6 lagun beharko ditugula zehaztu dugu. Zaintza egingo duen herritar bakoitzak Zaldibiako Udalaren ikurra duen zamarra bat eramango du eta arazorik izanez gero Zaldibiako Udaleko arduradunen telefonoa izango duke deitzeko.
Eremuak hesi bidez itxita egongo dira, beraz zaintza egiten dutenek nahikoa dute eremu horretarako sarrera debekatua dagoela jakinaraztea datorrenari, ez besterik. Honela banatuko genituzke.
Baila eremu guztietan ohar bat egongo da, eremu hori itxita egotearen arrazoiak adieraziz.
Herriko jaietan zaintza herritarra boluntarioki egiteko prest dauden herritarrak edo herriko taldeak, udaletxean harreran edo Karreane kultur etxean eman beharko dute izena.
UDAL HERRI BATZARRAREN BALORAZIOA
Zaldibiako Udalak positiboki baloratzen du atzoko Udal Herri Batzarra. Batetik, gai honek herritarren artean kezka sortzen duelako eta bestetik kezka horri irtenbidea emateko proposaturiko zaintza herritarra begi onez ikusi dutelako.
Batzarraren amaieran asko izan ziren, herriko jaietan ZAINTZA HERRITARRA egiteko izena eman zutenak, momentuan 14 lagunek eman zuten izena eta beste 8 laguneko koadrila batek ere bai; zehazki behar dugun jende kopuruaren herenak eman zuen izena.
Herriko jaietan zaintza herritarra boluntarioki egiteko prest dauden herritarrak edo herriko taldeak, udaletxeko harreran edo Karreane kultur etxean eman behar dute izena.
Zaldibian, 2012ko irailaren 14an.