Aurtengo urtarrilean, Zaldibian, jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko partaidetzazko prozesua ireki zen eta hiru lantaldeetan banaturik, sei hausnarketa saio burutu dira.
Larunbat honetan, lantalde guztietan izan diren eztabaidak zein hausnarketak, partekatzeko asmoz, batzar bat antolatu da. Gaiaren inguruan interesa duen herritar oro eta, aurreko saioetan parte hartu duzuenok ere, gonbidatuta zaudete.
Animatu eta parte hartu topaketan.