Joxepa Etxeberria zaldibiarrak 100 urte bete ditu

Martin Aotzaneko Joxepak senide eta herritarrez inguratuta ospatu du egun berezi hau. 

Ehun urte bete ditu gaur Joxepa Etxeberria zaldibiarrak. Okobio baserrian jaioa, gazterik joan zen neskame Zubi-Ondora.
Bost belaunaldik osatzen dute Zubi-Ondo tabernako sendia, eta Joxepa da adintsuena. Herenhiloba berriz, Eneko, uztailaren 10 ean jaio zen.
Mendea bete duen honetan, herritar ugari hurbildu zaio bisitan.

Zaldibiako udaleko ordezkariek plaka oroigarri bat eskain diote, ondorengo mezuarekin:

JOXEPA ETXEBERRIA GARMENDIA

Bost belaunaldiren zutabea
mende bateko lorea
guztiontzako adibide bat
herritarron ohorea.

Zorionik beroena Zaldibiako Udalaren partetik

Zaldibian 2013ko irailaren 10ean
 

Zorionak, Joxepa!