Kaleko bizilagunek ekarpenak egiteko epea zabalik 17ra arte

Ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen, atez ateko hondakin bilketa sistema definitu genuen. Teknikariek egindako proposamenei ekarpenak egiteko  epea urtarrilak 17 arte irekita dago.

Urte berri on zaldibitar!

2012 urtea ondo amaitzeko Zaldibiako buruturiko parte hartze prozesuaren ondorioak jakin genituen. Ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen, atez ateko hondakin bilketa sistema definitu genuen.

Gogoratuko zarete, hondakinak non eta nola jaso teknikariek egindako proposamenarekin, argazki batzuk ikusgai jarri genituela antzokian. Asko ados zineten proposaturikoarekin eta beste batzuk leku eta modu egokiagoak ere aztertu dituzuela badakigu eta horren jakinarazpenak jasotzeko unea iritsi da.

Hori dela eta zuen proposamenak helarazteko EPEA ZABALIK EGONGO DA URTARRILAREN 17 ARTE. Herri-guneko bizilagunek erabaki beharrekoa:

Hondakin bilketa selektiboaren baitan, bilketa MODU eta LEKU EGOKIENA:

MODUA: Paretan zintzilikatuta ,  Zintzilikario propioarekin  edo Lurrean kokatuta
LEKUA: Deskribapen txiki bat eginaz

Hondakin bilketa selektiboaren baitan, PAPERA eta KARTOIA biltzeko modua: Bizilagun anitzetako eraikinetan.

Bizilagunen edukiontzi handia edo Banakako 30 litroko edukiontzia

Zuen erabakiak jakinarazteko bi agiri prestatu ditugu, agiri hauek Udaletxean, Kultur Etxean, www.zaldibia.org/atezate  webgunean edo zeregin honetarako zabalduriko informazio bulegoan aurkituko dituzue. Aldaketarik proposatu ezean, Udalaren esku geratuko da erabakia.

Gogoratu informazio bulegoa Karrerane kultur etxean dago, astearte eta ostegunetan, goizez 10:00etatik 12:30era eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30era. Telefonoa 671 423 387 eta posta elektronikoa zaldibia@sasieta.org. Lide Aristegi teknikaria zain izango duzue.

Besterik gabe agurtzen gara, urte berria osasunarekin urratu!

Zaldibian, 2013ko urtarrilaren 9an

LOTURAK:

Informazio bulegoa eta agiriak deskargatzeko.