Aste honetan burutu da konpostaren inguruko ikastaroa, bertan bakoitzak bere etxean konposta nola egin eta taldeka auzo konposta nola antolatu daitekeenaren inguruan sakondu da. 30 konpostatzaile berri banatu ziren eta lehen auzo konposta antolatzeko adina herritarrek eman zuten izena.
Momentu honetan azkena gehitu direnekin, 100 familia inguruk burutuko dute konposta Zaldibian. Astenazkeneko hitzaldian 45 pertsona inguruk parte hartu zuten.
Asteazkeneko ikastaroan 30 konpostatzaile berri banatu ziren ikastaroaren ondoren, konposta egingo duteranen konpromisoa sinatu zuten herritarrek Sasietaren aurrean etabertan banatu zitzaizkien konpostagailuak.
Auzo konposta egiteko interesa agertu zuten hainbat herritarrek eta lehen auzo konposta gunea osatzeko adina herritar bildu zirenez Zaldibiako Udalak bitartekoak jarriko ditu herritarrei aukera hori eskaintzeko.