Kontzentrazioa eta antzerkia Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Azaroaren 25ean, igandean, Emakumeen kontrako indarkeriari ez! lelopean kontzentrazioa izango da plazan, 13:00etan. Arratsaldeko 18:30ean berriz, antzokian, Hitz egin behar dugu antzezlana Urrup taldearen eskutik. Informazio gehiago barruan.

KONTZENTRAZIOA
Azaroaren 25ean, igandean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI, EZ! lelopean, konzentrazioa egingo da Zaldibiako plazan, eguerdiko 13:00etan.


•     Eguna: azaroak 25, igandea
•     Ordua: 13;00
•     Lekua: Zaldibiako plaza


ANTZERKIA
Arratsaldeko 18:30ean, Hitz egin behar dugu antzezlana eskainiko du antzokian Urrup taldeak. Antzezlan hau zazpi bakarrizketak osatzen dute, bikotekideen komunikazio eza izanik guztien gai amankomuna. Egoerari aurre egin ezinik gizonezkoen ezkutuko ihesa gehiegizkoa gertatzen da. Koldarkeria horrek emakumeen bihotzak sutuko ditu. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai.


• Eguna: azaroak 25, igandea
• Ordua: 18:30
• Lekua: Zaldibiako antzokia
• Sarrera: 5 €