Ostegunean Irundik abiatu eta martxoaren 24an amaituko da Baionan aurtengo korrika, 23. edizioa. Jarraian, Zaldibiako Korrika Batzordeak eta hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua. Ika, ika, ika, Korrika!
Ostegun honetan abiatuko da Irundik Korrika eta hemen duzue Zaldibiako Korrika Batzordeak eta herriko hainbat eragilek antolatutako egitaraua:
Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Segurarren zopajale ezizenari egiten dio erreferentzia obrak, eta erretiro espiritual batean kokatzen da: «Erretirora pentsamendu batekin joaten zara, bada pentsamendu horiek guztiak baztertu egin beharko dituzu, ez duzu horrelakorik edukiko eta sorpresak izango dituzu», azaldu du Urangak.
Non egingo dugu Korrika?
Ordiziako Otegi-Enea/Marotiastik Aramako bidegurutze tartean kokatuko dira Zaldibiako eragileen kilometroak.
Ordiziara joateko:
Ordutegia: martxoak 23, larunbata
09:37 | Idiazabal |
10:15 | Olaberria |
10:41 | Lazkao |
10:56 | Beasain |
11:34 | Ordizia |
12:09 | Itsasondo |
12:22 | Legorreta |
Korrikari buruzko eskuorria sortu du UEMAk, 12 hizkuntzatan
Hainbat herritan atzemandako beharrari erantzun nahian, Korrikari buruzko eskuorria sortu du UEMAk, gero herritarren artean banatzeko. Izan ere, etorri berri askok ez dakite oraindik zer den eta zergatik egiten den Korrika, eta informazioa emateko eta bizilagun guztien parte hartzea sustatzeko baliabidea da eskuorria. Zaldibian, Lardizabal ikastetxearen bidez banatuko da eskuorria herriko familien artean eta eraikin publikoetan ere jarriko dira eskuragarri.
Euskaraz ez ezik, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz, urduz, wolofez, errusieraz, portugesez, katalanez, errumanieraz eta ukraineraz ere eskuragai dago eskuorria, UEMAren webgunean.