Amurrion hasi eta Donostian amaituko den Korrikaren 22. edizioa badator eta giroa berotzen hasteko Korrikako Batzordeak Korrika Festa antolatu du gaur arratsalderako. Musika, umeentzako jolasak, zozketak, petoak eta laguntza emateko aukera... Zatoz!
Azkeneko KORRIKA amaitu zen herrialde berean hasiko da aurtengoa: Araban, hain zuzen. Amurrio izan da ekintzari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa martxoaren 31n, arratsaldeko 16:30ean eta apirilaren 10ean, Añorgatik barrena Donostian izango du amaiera. Mezuaren irakurketa eta amaierako jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago, Donostiako Boulevardean.
Zaldibiatik ez da pasako edizio hau, baina bai gertutik. Beasaindik Ordiziara eta handik Itsasondo alderantz igaroko da apirilaren 8an, iluntzeko 20:00ak aldera. Hemen kontsultatu daiteke ibilbide osoa.
Eguna hurbildu ahala ezagutaraziko da egun hortako egitaraua, baina aurrez giroa berotu eta laguntza moduak herritarren eskura jartzeko KORRIKA FESTA antolatu da gaur arratsalderako. Hemen egitaraua:
Arratsaldeko 16:30tik aurrera plazan:
Ta giro apartaaaa! Animatu eta parte hartu!!!