Kultur eta Kirol taldeei diru-laguntzak

Iaz diru-laguntzak emateko ordenantza onartu ondoren, hemen da 2019 urteari dagokion diru-laguntza DEIALDIA. Herriko kultur eta kirol taldeek ekainaren 21era arteko epea dute beren eskaerak telematikoki egiteko. Sakatu hemen eskabidea egiteko. Edozein zalantza argitzeko Kultur Etxera jo.

Kultur ekimenak garatzea lagunduko da diruz, eta horretarako, honako baldintza hauek bete behar dituzte interesa duten erakundeek: Zaldibiako Udalak egiten dituen ekimenen osagarri izatea edo haiek ordezkatzea, edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak izatea, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda.

Jarraian atxikita daude deialdia, oinarriak eta taldeek bete beharreko eranskinak.