KZguneko ikastaro berriak

Udazkenerako Zaldibiako Kzgunean hainbat ikastaro antolatu dira.

Udazkenean, honako ikastaroak eskaintzeko asmoa dago Zaldibiako Kzgunean. Ikastaro hauek doan izango dira:

1.- Sare Sozial ikastaroa (10 ordu / 5 egunetan banatuak, 2 ordu eguneko)      
    Facebook (2 ordu)
    Twitter (2 ordu)
    Youtube (2ordu)
    Flickr (2 ordu)
    Doodle (2 ordu) 

2.- Irudi eta Soinu ikastaroa  (14 ordu / 7 egunetan banatuak, 2 ordu eguneko)
    Gimp (8ordu)
    Kizoa (2 ordu) 
    Audacity (2 ordu)
 

Ikastaro hauetan PARTE HARTU NAHI DUENAK, kultur etxean jakinarazi behar du, uztailaren 19a baino lehen. Kultur etxeko telefono zenbakia: 943 160338 .

Izena ematearekin batera, goiz edo arratsaldez nahiko lukeen zehaztu beharko du, eta horren arabera zehaztuko dira ikastaroak eta hauen ordutegiak.