Lau lanpostutan merezimenduak egiaztatzeko epea eta epaimahaia kalifikatzailearen izendapena

Lan eskaintza publikoaren bidez Zaldibiako Udalak eskainitako lau lanpostutan merezimenduak egiaztatzeko epea ireki da eta epaimahaia kalifikatzailearen izendapena egin da, 2023ko azaroaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman denez. Informazio osoa jarraian.

 

2022ko abenduaren 15ena, Alkate Dekretuz ebatzi zen 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren oinarriak onartu ziren, lau udal lanposturi dagozkionak: administrari plaza bat, gizarte langilearen plaza eta bi administrari laguntzailerena. Dekretu hau 2022ko abenduaren 27an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.  

Izen emateak ireki ondoren eta behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ondoren, orain hautagaiek merezimenduak aurkezteko epea ireki da eta epaimahai kalifikatzailea osatuko duten kideak ere izendatu dira. 

Merezimenduak aurkezteko lekua: merezimenduak Zaldibiako Udaleko erregistro elektronikoan eskaera orokorraren bidez, edo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ): Santa Fe Kalea, 18, 20247 Zaldibia, aurkeztu behar dira.

Epea: iragarkia GAOn publikatu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira merezimenduak.