Udalak DYAren eskutik antolatu du ikastaroa. 2 saio izango dira, euskaraz eta doan.NOIZ: Maiatzaren 7an eta 8an
ORDUA: 17:30etik 19:30era
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Honakoak dira saio bakoitzeko edukiak:
1. SAIOA: maiatzak 7, 17:30-19:30 (2 ordu) OHIKO EMERGENTZIEN AURREAN JOKABIDEA:
- Emergentzia baten aurrean Jardunbide Protokoloa: BAS, Zauriak, Odoljario larriak, Erredurak, Intoxikazioak, Erreakzio alergikoak, Konortea galtzea
2. SAIOA: maiatzak 8, 17:30-19:30 (2 ordu) DESFIBRILAGAILUA ERABILTZEN IKASI:
- Kanpoko Desfibrilagailu Erdi Automatikoak nola funtzionatzen duen eta nola erabili behar den ikasi.
- Oinarrizko Bihotz Biriken Suspertzearen maniobrak praktikatzea eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi Automatikoa teknika hauei gehitzea.
Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943 88 03 57) apirilaren 17a baino lehen
Bi saioak egiten dituztenek DYAren egiaztagiria jasoko dute.
Hizkuntza: Euskara / Prezioa: Doan