2011ko ekainaren 10ean udalbatza osatu zenetik urtebete igaro da, hemen duzue burututako lanaren balorazioa.
Zaldibiako Udala berrosatu zenetik urtebete igaro den honetan, garrantzitsua iruditu zaigu egindako bideari begirada bat bota eta hausnarketarako tartea hartzea.
Denbora tartea txikia izanagatik, ziur gaude zer hobetu badugula. Horregatik egindakoaren eta egin ez dugunaren inguruan sakontzeko hausnarketa egin dugu Udal taldean. Hitz egindako guztiaren inguruko azalpenak ematea luzeegia eta nekagarria suertatu litekeenez, laburpen xume bat egin dugu.
Hasteko, lehen urte honetan ondoan izan zaituztegun herritarroi gure esker ona agertu nahi dizuegu, batzordetan parte hartuz, egitasmoak antolatzen, nahiz hauek gauzatzen aritu zaretenoi gure eskerrak eta begirunea helarazi nahi dizuegu. Jakin badakigulako Zaldibia guztion artean hobetu behar dugula.