Otsaileko azken bi larunbatetan, maitasun harremanei buruzko bi tailer antolatu ditu Zaldibiako Udalak.Emagin elkarteko kideek dinamizatuko dituzten tailer hauetako lehenengoa, otsailaren 17an izango da, eta bertan parte hartzera, 2000. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilak gonbidatuta daude. Bigarren tailerra, otsailaren 24an, eta 2001. urtetik 2003. urtera bitarte jaiotako neska-mutilei zuzendua dago.Bi tailerrak 15:30ean hasi eta 18:30ean amaituko dira, Karreane Kultur etxean.Tailerretan parte hartzeko izena Kultur etxean eman behar da: Lehenengo tailerrerako otsailaren 15a baino lehen. Bigarren tailerrerako, otsailaren 21a baino lehen.