Mari Luz Estebanekin solasaldia, Andrezaharraren manifestua liburuaren bueltan

Ekainaren 4an, 18:00etan, solasaldia egingo da udaletxeko herri aretoan Andrezaharraren manifestua liburuaren egilearekin. Mari Luz Esteban gizarte-antropologiako irakaslea da, euskal feminismoaren erreferente. Ximurrak Xamur programako lehen ekintza honetarako ez da beharrezkoa liburua irakurrita izatea, baina nahi dutenek liburutegian dute eskuragarri.

 

Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko XIMURRAK XAMUR programaren barruan lehenengo ekintza Andrezaharraren Manifestua liburuaren bueltan egingo dugun solasaldia izango da.

Antropologia feministan, medikuntzako antropologian eta gorputzaren eta emozioen antropologian aditua izanik bost liburu ezagun hauek argitaratu ditu Mari Luz Estebanek, besteak beste: 1) Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio, 2) Crítica del pensamiento amoroso, 3) Amaren heriotzak libreago egin ninduen , 4) Feminismoa eta politikaren eraldaketak, eta 5) Andrezaharraren manifestua.

Zaldibian, azken honen inguruan egingo dugu solasaldia. Ez da beharrezkoa liburua irakurrita ekartzea, baina nahi duenarentzat liburutegian eskuragarri daude. Animatu!