Pasa den asteazkenean, Zubi-ondo jatetxean, ezohikoa bezain pozgarria den egoera eman zen.
Bost belaunaldi elkartu dira familia berean: Joxepa, Maritxu, Koro, Amaia eta Eneko.
Irailean 100 urte beteko dituen herenamona, harro azaltzen da jaio berri den herenilobaren alboan.
Zorionak gurasoei eta familiako parte zareten beste guztioi.