Martxoak 22 igandea KORRIKA Ordizian

Igande gauean, 00:24ean Ordiziako IMK parera ailegatuko da KORRIKA Itsasosondotik barrena.

Igandean, 20:30ean, herriko plazan elkartuko gara, ogitarteko batzuk jan eta  ondoren elkarrekin Ordiziara joateko. Gaueko 12etan IMK Racing parean egon behar da.

Zaldibiarrei dagozkien lau kilometroetako lehena IMK parean jaso behar da gaueko 00:24ean.

Kilometro banaketa hau izango da:

  • IMK Racing --- Zubia --> Zubi-Buru elkartea
  • Zubia --- Arkarte kartela --> Ausa Gaztelu Guraso elkartea
  • Arkarte kartela ---- Zaldibia bidegurutzea --> Zaldibiako Gazte  Asanblada + Beti Gazte elkartea
  • Zaldibia bidegurutzea -----  Markesina --> Zaldibiako Udala