Sistema heteropatriarkal kapitalistak gogor eragiten digu emakumeoi*: edertasun hegemonikoaren preso gara, zaintza-lan ikusezinak (eta doakoak) egitera behartuta gaude, indarkeria matxistaren biktimak… eta abar luze bat, hamaika baitira emakume izendatuak garenok jasaten ditugun zapalkuntzak, den-denak dominazio beraren aurpegi ezberdinak dira, sistema honen biziraupenerako beharrezkoak direnak.
Pandemiak agerian utzi du feminismotik aspaldi aldarrikatzen ari zena: BIZITZAK ERDIGUNERA! Zaintza muturreraino ahuldu eta prekarizatu den honetan, bizitzari baldintza duin eta justuetan eustearen aldeko aldarria egiteko unea da.
Datozen egunetan, Zaldibiako neska* eta emakumeok* kalera aterako gara. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat.
MARTXOAK 5, larunbata:
MARTXOAK 6, igandea:
MARTXOAK 8, asteartea:
Gaur borroka, bihar iraultza feminista!