Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Zaldibian

Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta “Etxekonekok” Elkarbizitzarako Elkarteak 2018. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.  

 

Martxoak 7, asteazkena

- 18:30ean: FATIMA pelikula, Karreane kultur etxean, “Etxekonekok” elkarbizitzarako elkarteak antolatuta.

Martxoak 8, osteguna

- 16:00etan: Haurrentzat merienda eta eskulanak, gaueko afarirako      dekorazioa prestatzeko.

- 18:30ean: Pintxo + potea, musika eta bertsoz lagunduta. Herriko txistulariek girotuko duten kalejira honetan, Alaitz Sarasolak prestatutako bertsoak denon artean kantatuko ditugu,  Aloña Jauregik  gitarrarekin lagunduta.

- 20:00etan: Kontzentrazioa  plazan, Emakumeok Planto! deialdiarekin bat eginez.

- 20:30ean: Afaria Zubi Buru elkartean. Txartelak herriko tabernetan salgai. Prezioa: 10€. Txartelak hartzeko azken eguna: martxoak 6, asteartea.
 

Zaldibin bertsoz zipriztinduta
nahi degu martxoak zortzi
to! gonbitea herriko edozein
mutil edo neska motzi
berdintasuna denon artean
gauzatzeari ez utzi
aldarrikapen egun hau festa
izan dadin bihar-etzi!

Alaitz Sarasola Olano