2021eko martxoaren 5etik 8ra ospatuko da aurtengo lilatoi lasterketa birtuala. Aurreko urtean Zaldibian izan zuen arrakasta ikusi eta gero, aurtengoan lasterketa herrikoia egin nahi da martxoaren 7an , egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak bermatuz noski. Hemen duzue informazioa eta izen emateko aukera.
Egungo egoera ikusita, geure burua berrasmatu behar izan dugu berdintasuna eta emakumearen* ahalduntzea aldarrikatzen jarraitu ahal izateko.
Lasterketaren 5 km-ak korrika edo oinez egin ahal izango dira gehienez lauko taldetan. Taldeak minutu batzuetako tartearekin aterako dira pilaketak saiheste aldera.
Eguna gerturatu ahala, jarraitu beharreko protokoloaren, ibilbidearen eta talde bakoitzaren ordutegiaren zehaztapenak helaraziko zaizkie parte hartzaile guztiei.
12 urtetik gorako neska* eta emakumeek* parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna otsailak 26 izango da. IZEN EMATEA ITXITA
ANTOLAKUNTZARAKO BOLONDRESAK ere behar ditugu: Lasterketa behar bezala antolatu ahal izateko lan ugari daude egiteko. Gehienbat lasterketan parte hartuko ez duten herritarrei luzatzen diegu deia, baina noski baita aurrez eta ondoren egingo diren lanetarako ere beharko dugu lan bolondresa. Hemen IZENA EMAN BOLONDRES GISA.
Animatu eta parte hartu!