Asteleheneko osoko bilkuran jarraian duzuen adierazpena onartu zuen udalbatzak, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. Konpromisoak hartzeaz gainera, biharko eta larunbateko ekimenetan parte hartzeko deia egiten da bertan. Bihar eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egingo da plazan.
Martxoak 8, asteazkena:
12:00etan elkarretaratzea plazan
19:00etan eskualde mailako mobilizazioa Beasaingo Erauskin plazatik
Ondoren, afaria Zubi-buru elkartean norberak etxetik ekarritakoarekin
Martxoak 11, larunbata:
10:30ean Ttipi-Ttapa morea ekimena
13:00etan ekitaldia plazan
14:30ean bazkaria antzokian
Ondoren, poteo musikatua.
Adierazpena osorik jarraian:
Martxoaren 8a, Zaintzen duen herria helburu
Zaintzen krisi batean murgilduta gaudela dioten ahotsak aspalditik datoz, eta toki ezberdinetatik. Esan dugu behin baina gehiagotan, pandemiak agerian utzi duela feminismoa aspaldi aldarrikatzen ari zena: bizitza zaurgarria eta dependientea da. Bizitzari baldintza duin eta justuetan eusteko apustua egiteko unea da: horrek begirada feminista eskatzen du erakundeetatik bultzatzen ditugun politika guztietan. Krisiaren azaleratzeak batzuengan eragiten duen paralisiaren aldean, mugimendu feministaren deiarekin bat egiten dugu. Diskurtso hutsaletatik, elkarlanerako eta sistema publikoaren defentsarako bideak ezarri eta eraikitzeko garaia da.
Herritar guztion bizitzek ez dutelako berdin balio gure herrian. Eta bizitza horien zaintza ez da modu berean egiten. Gogor salatzen ditugu zaintzarekin negozioa egin eta eskubidea merkantzia bilakatzen duten politikak eta enpresa kapitalistak. Zaintzaren merkantilizazio eta familiarizazioa da sustatzen den eredua, eta honek etxeko eta zaintza sektoreko langileen esplotazioa dakar. Sektorea desarautua batzuen kasuan, eta konbenio ezberdinetakoa besteen artean.
Egoitzetako zein etxez etxeko langileak, gehienak emakumeak, lan baldintza duinen aldeko borrokari heldu behar izan diote etengabe haien egoera hobetzen saiatzeko, ez baita etorri instituzioen partetik, pandemia ostean ere ez, berau erregulatzeko eta duintzeko inolako urratsik. Feminizatutako eta prekarizatutako sektore honek, zaintzen krisiaren erresoluzio sexistaren beste albo kaltea dira, askoren ahotan dagoen soldata arrakalaren eragile nagusietakoa. Gizarte-zerbitzuetan ez dago plaza publikoen garapen nahikorik, zaintza-premien aurreko arreta publikoa murriztu egin da. Honen aurrean, aukera duten familiek zerbitzu pribatuetara jo behar izan dute baina askok abusuzko klausulei eta egoitza pribatuetako hileroko ordainketaren garestitze bortitzari, 300 €-tik gora kasu batzuetan, aurre egin behar diete. Horiek zerbitzu-txekearen ereduaren albo-ondorioak dira, legearen aurkakoa dena. 2800 familia omen daude egoera honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Behatuzen datuen arabera.
Krisi egoera honi egoki erantzungo dioten erantzun integralak premiazkoak dira, esparru eta maila guztietan, eta ezinbestekoa da, eremu hau ere horretara aktibatu eta soluzio berriak mahai-gaineratzen hastea. Errealitate gordin horren aurrean, gure herriak, dinamika eraldatzaile eta partekatu bat abiatu behar du, erakundeetatik ahalegin eta konpromiso hori aitortuz, proposamenak eta aldarrikapenak jasoz, eta topaketa- eta elkarrizketa-guneak bultzatu eta indartuz.
Horregatik guztiagatik, Zaldibiako Udalak honako hau erabaki du: