Martxoaren 21ean hasiko da atez ateko hondakin bilketa Zaldibian

Prentsa agerraldia eskaini dute Zaldibia, Itsasondo eta Legorretako Alkateek eta hondakin bilketa sistema berria abian jartzeko material banaketa noiz eta nola egingo den zehaztuz . Zaldibian martxoak 14, 15 eta 16an Antzokian banatuko dira kuboak eta landa eremurako giltza elektronikoak.

Zaldibian etxe guztietara banatu den oharra:

BADATOR ALDAKETA!

2013ko martxoa ondo amaitzeko; ahalik eta gehien birziklatze aldera, atez ateko hondakin bilketa sistema abian jartzeko azken pausoak emateko garaia heldu da.  Azken egunetan zehazturiko euskarri eta zintzilikarioak jartzen ari gara,  laster eraikiko dira baserri edo landa eremuko ekarpen guneak.

Horretarako beharrezko izango dituzuen BITARTEKOAK BANATUKO dizkizue  Zaldibiako Udalak:

HERRI GUNEko bizilagunentzat: Edukiontziak, poltsa konpostagarriak eta hondakinak ondo bereizteko GIDA banatuko dira.

BASERRI eta LANDA EREMUko bizilagunentzat: Giltza elektronikoak eta hondakinak ondo bereizteko GIDA banatuko dira.

BANAKETA: ZALDIBIAKO HERRI ANTZOKIAN

MARTXOAK 14 OSTEGUNA
Arratsaldez 17:30etatik 20:30etara

MARTXOAK 15 OSTIRALA
Goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etara

MARTXOAK 16 LARUNBATA
Goizez 10:00etatik 14:00etara


Oso garrantzitsua da bitarteko hauen bila etortzea, martxoaren 21etik aurrera hondakinak biltzeko sistema aldatuko baita.

Gogoratu informazio bulegoa Karrerane kultur etxean dago, astearte eta ostegunetan, goizez 10:00etatik 12:30era eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30era. Telefonoa 671 423 387 eta posta elektronikoa zaldibia@sasieta.org. Lide Aristegi teknikaria zain izango duzue.

Besterik gabe agurtzen gara.

Zaldibian, 2013ko martxoaren 7an

LOTURAK:

Argazki galeria osoa

Zaldibiako Informazio bulegoa