Parte-hartze handia izan zuten Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta Gazte Asanbladak Emakumeen Nazioarteko Egunerako antolatutako ekintzek. Argazkiak ikusgai!
Arratsaldeko 18:30ean hasita, pintxo-potea izan zen lehenbizi, txistulari, kitarra eta bertsoekin girotuta. Ondoren, plazan, omenaldia egin zitzaiten etxekoandreei. Afaritarako, 60 emakume baino gehiago bildu ziren Zubi Buru elkartean. Eta, amaitzeko, afariaren ostean kantu saioaren txanda izan zen. Giro ederrean aritu ziren kantari.
Argazki guztiak HEMEN dituzue ikusgai: