Miren Amurizaren emanaldia Zaldibian

"Kapulana bat zintzilik" ikuskizuna, Miren Amurizak aurkeztuko du ostegun honetan, ekainak 9, arratsaldeko 18:30ean Karreane kultur etxean. 

 “Etxekonekok” elkarteak eta Zaldibiako Udalak antolatutako Kultur aniztasunaren inguruko jardunaldietan, hamabostaldi honetan, ondorengo ekitaldiak izango dira.

  • Ekainaren  6tik 10era, arratsaldez, Mundukide Fundazioaren erakusketa ikusgai egongo da
  • Ekainaren 9an, osteguna, 18:30ean, "Kapulana bat zintzilik" izeneko emanaldia eskainiko du Miren Amurizak.
  • Ekainaren 16an, osteguna, 18:30ean, “Emakumea eta Islama” hitzaldia emango du Hajar Samadik.

Ekitaldi hauek guztiak Karreane kultur etxean izango dira