Morrasen hitzaldia arrakastatsua izan zen

2012ko urtarrilaren 27an Xabier Morrasek eskainiriko hitzaldiak parte hartze arrakastatsua izan zuen. 62 zaldibitar gerturatu ziren aditu nafarrak herri antzokian eskaini zuen hitzaldira.

Filmina bidez lagunduriko hitzaldia izan zen. Bertan Nafarroa Garaiko eraikuntzen inguruan Xabier Morrasek egina duen azterketaren zati bat aurkeztu zuen.

Arkitekturan herri nortasuna nola islatzen den azaldu zuen bai eta denboraren poderioz eta  garapenaren izenean egindako aldaketek nora eragiten dionten herrietako arkitekturari esposatu zuen adibide grafikoez lagundurik.

ARGAZKI GALERIA: Hitzaldiko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.