Mugikorraren bidez, hondakinak sailkatzen laguntzeko aplikazioa

Dagoeneko nahi duenaren esku dago GAIKA aplikazioa. Hondakinak ondo sailkatzen laguntzeko gida digitala da. Mugikorrean doan deskargatu daiteke eta bertan hondakin bilketa atez ate burutzen den edozein herritako informazioa aurkituko duzu, Zaldibiakoa barne.

Josu Igoa, Bea Lasagabaster eta Mikel Harreguyk garatutako aplikazio hau android sistemarekin konpatiblea den edozein mugikorretan instalatu dezake.

Orain arte Astigarraga, Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo herrietako informazioa bazuten ere dagoeneko Zaldibia, Itsasondo eta Legorretako informazioa barnebiltzen ditu aplikazioak. Euskaraz, Gazteleraz eta Katalanez dago itzulia.

Hondakinen zerrendan, edozein hondakin aukeratzearekin, berau nola sailkatu eta noiz atera dezakezun automatikoki adierazten dizu.

LOTURAK:

GAIKA APP deskargatzeko lotura

Aplikazioaren sortzaileen webgunea