Musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertua

2012/13 ikasturteko Zaldibiako musika eskolako ikasleek  kontzertua eskainiko dute ostegun honetan antzokian

Ikasturte amaiera iritsi da eta urtero egiten den moduan aurtengo ikasleen kontzertua herriko antzokian eskainiko da.
Emanaldi honetan ikasleek urtean zehar ikasitako hainbat kanta eta  doinu eskainiko digute. Musika tresna ezberdinekin arituko dira, txistua, trikitixa,gitarra elektrikoa, zeharkako xirula, pianoa, …
Herriko ikasleen kontzertura etortzeko gonbitea egiten dizugu
Eguna: ekainak 20, osteguna
• Ordua: 18:30
• Lekua: Antzokia