Musika eskolako ikasleen kontzertua

2011/12 ikasturteko Zaldibiako musika eskolako ikasleek  kontzertua eskainiko dute ostiral honetan antzokian.

Ikasturte amaiera iritsi da eta urtero egiten den moduan aurtengo ikasleen kontzertua herriko antzokian eskainiko da.
Emanaldi honetan ikasleek urtean zehar ikasitako hainbat kanta eta  doinu eskainiko digute. Musika tresna ezberdinekin arituko dira, txistua, trikitixa,gitarra elektrikoa, zeharkako xirula, pianoa, eskusoinua,…
Herriko ikasleen kontzertura etortzeko gonbitea egiten dizugu

  • Eguna: ekainak 15, ostirala
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Antzokia