Musikalean Zaldibian

Asteartean, hilaren 17an, kalera irtengo dira Zaldibian musika eskolan dabiltzan ikasleak.

Santa Zezili dela eta, musikarien patroia,Goierriko Musika Eskolak, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin, aurten ere “Musikalean” antolatuko du zortzigarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 16tik 22ra izango da, eta bertan 48 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dute parte. Guztion artean ospatuko dugu eguna, musika kalera ateraz.

Zaldibian, Azaroaren 17an arratsaldeko 17:30ean aterako dira kalera.