Nolako Zaldibia nahi dugu?

Zaldibiako herri-gunea berrantolatzeko parte hartze prozesua martxan jartzera doa.Datorren osteguna, hilak 27, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian izango da aurkezpena.

Zaldibiako udalak herriko hainbat eraikin, zerbitzu eta erabilera berrantolatu, ordenatu, berregokitu eta berritu nahi ditu herritarrekin batera.

Horregatik, Zaldibiako Udaleko ordezkariok, herriari eragiten dieten erabaki garrantzitsuenak zuekin batera hartzea beharrezkoa ikusten dugu eta gure ardura da herritarrak erabaki zehatzak hartzeko, behar dituen informazio, baliabide eta eztabaida formulak abian jartzea.

Herritarrek erabakitzeko ahalmena izateko, proposamenak aztertu, eztabaidatu eta aurrera ateratzeko baliabideak eduki behar dituzte eta horretarako parte-hartze gune eta prozesuak irekitzea egokia ikusten dugu.

Aurretik aipatutakoa kontutan hartuz, Zaldibiako Udalak herri gunea berrantolatzeko beharra ikusten du eta proiektu honek izan ditzakeen dimentsioak eta ondorioak zaldibitarrekin batera erabaki nahi ditugu.

Erabakitzeko dagoena asko da, eta ahalik eta herritar gehienen iritziak bildu asmoz, prozesu hauek bideratzen adituak direnekin jarri gara harremanetan. (Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz sortu zen ITTEN fundazioarekin. ITTEN-ek, arlo tekniko, juridiko, finantzario eta kudeaketa arloetan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu). Jasotzen duten informazio guztiarekin, proiektuaren nondik norakoa objetibotasun osoz zehaztuko dute.
 

PROZESUAREN EGUTEGI PROPOSAMENA:

  • Lehenengo Unea:

- Martxoak 27: Batzar Orokorra, Herri Antzokian 19:00etan
- Martxoak 31: Beti Gazte elkarteari zuzendutako saioa, Karreanen 18:30etan
- Apirilak 1: Gurasoei zuzendutako saioa, Karreanen 18:30etan.
- Apirilak 3: Herriko talde eta eragileei zuzendutako saioa, Karreanen 18:30etan.

  • Bigarren Unea:

- Ekainean zehar, 3 saioz osatuko litzateke.

  • Hirugarren Unea:

- Urrian zehar, 3 saioz osatuko litzateke.

  • Laugarren Unea:

- Azaro-abenduan zehar azken saio orokorra ondorio eta konpromisoen aurkezpena egiteko.


Beraz, datorren ostegunean ikusiko garelakoan
Haur, gazte eta heldu HARTU HITZA!!