OHARRA: Abuztuaren 2tik 6ra Santa Fe kalea itxiko da

Udal eraikin zaharra eraisteko lanak hasiko dira abuztuaren 2an. Lan hauek burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat eta ezingo da ez bertatik igaro ez eta bertan aparkatu.

TRAFIKO MURRIZKETAK: Ibilgailuen joan etorria etengo da Santa Fe kalean.

  • EGUNAk: ABUZTUAK 2tik 6ra. ASTELEHENETIK OSTIRALERA
  • ORDUA: Abuztuaren 2ko goizeko 7:00etatik aurrera
  • EREMUA: SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi)

Oharra: Soilik baimenduriko ibilgailuak igaro ahalko dira plaza atzera, Santa Fe 45etik kontrako norantzan eta behar adinako segurtasun neurriak hartuta.

APARKALEKU MURRIZKETAK: Ezingo da ibilgailurik aparkatu ondorengo eremuan

  • EGUNAk: ABUZTUAK 2tik 6ra. ASTELEHENETIK OSTIRALERA
  • ORDUA: Abuztuaren 2ko goizeko 7:00etatik aurrera
  • EREMUA: SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 29ra (Estanko)

GARRAIO PUBLIKOA:

  • Zehazturiko egunetan, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

EREMU PUBLIKOA:

  • Lanak agintzen duten eran segurtasun eremu bat finkatuko da udal eraikin zaharraren bueltan. Herritarrei eremu hau errespetatzeko eskaera luzatzen dizuegu.

KOMERTZIOAK eta TERRAZAK:

  • Komertzioak eguneroko jarduna normaltasunez burutu ahalko dute. Plaza eremuko tabernetako terraza zerbitzuak aldaketak izango ditu, lanek behartutako segurtasun neurrien baitan.
  • Eraikina eraisten hasten diren unean ezingo da zehaztuko den segurtasun eremuan inor egon.

Zaldibian, 2021eko uztailaren 23an.