Oharra: Osteguneko Greba Orokorra dela eta

Ostegun honetarako deitua den Greba Orokorra dela eta, Udal zerbitzuetan eta hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Udal zerbitzuak itxita eta etenda egongo dira, eta egun horretako hondakin bilketa ez da egingo.

 

ZALDIBIAKO UDALA:

Zaldibiako Udalak bat egin du Greba deialdiarekin eta baita Udaleko langileen batzarrak ere. Beraz, UDALA ITXI EGINGO DA eta bere zerbitzu guztiak ere eten egingo dira egun horretan.

HONDAKIN BILKETA:

Sasieta Mankomunitateko langileek ere Greba Orokorraren deialdiarekin bat egin dute eta beraz, bilketa zerbitzuan eragina izango du horrek.

Asteazkenean atera beharreko ontzi arinen kuboa (HORIA) eta errefusa (GRISA) EZ DIRA BILDUKO, BERAZ EZ ATERA.

Hala, ontzi horia datorren igande gauean atera ahal izango da berriz eta errefusarena hurrengo asteko asteazkenean.

 

Jaso agur bat,

 


Zaldibian, 2020ko urtarrilaren 27an.