Oharra: udaleko harrera puntuetan formakuntza saioa asteartean

Urriaren 25ean eta azaroaren 8an, biak astearteak, eguerdiko 13:00etatik 15:30era udaleko harrera puntuak itxita egongo dira formakuntza saioak direla eta. Zaldibiako harrera integrala diseinatu eta martxan jartzeko proiektuaren baitan, herritarren harrera egiten duten udal langileek (administrazio orokorra, gizarte zerbitzuak eta kultur-kirol zerbitzuak) ikastaroa izango dute, udal arduradun politikoekin batera. Beraz, bi egun horietako ordu tarte horretan harrera puntuak itxi egingo dira.