Ohiko osoko bilkura deialdia asteazkenean
Datorren asteazkenean, urriaren 27an, izango da bilkura iluntzeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: OHIKOA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2021/10/27
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
AZTERGAIAK:
- 2021eko urriaren 7an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena. )
- Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
- 2022 urterako Ordenantza fiskalen aldaketa behin behinerako onartzea.
- Ekualiptoari buruzko mozioa. EH Bilduk aurkeztua.
- 2021eko aurrekontuaren 5. Kreditu Aldaketa: kreditu gehigarrien modalitatea.
- 2021eko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa
- Galde erreguak
Zaldibian, 2021eko urriaren 22an.