Ohiko osoko bilkura deialdia astelehenerako

Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: OHIKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2022/01/31

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN  

 

AZTERGAIAK:

  1. 2021eko abenduaren 23an  egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
  2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zaldibiako udalaren arteko hitzarmena, etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko
  4. 2022rako Gizarte Larrialdietarako laguntzen lehentasunak.
  5. Proposamena: Sasieta Mankomunitatea Estatutuen 1. aldaketa onartzea 
  6. 2022 ekitaldirako aurrekontu proposamena onartzea.
  7. Euskera ikasteko dirulaguntzen araudia.
  8. Zaldibiko udaleko langileen ordainsarien eguneraketa 2022 urterako
  9. Beti Gazte tabernaren ustiapena esleitzeko proposamena.
  10. 2021ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa
  11. Galde erreguak

Zaldibian, 2022ko urtarrilaren 27an.