Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako
Datorren ostegunean, apirilaren 28an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: OHIKOA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2022/04/28
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
AZTERGAIAK:
- 2022ko martxoaren 23an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena)
- Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
- 2022ko aurrekontuaren kreditu aldaketa - 3.zenbakia kreditu gehigarrien motakoa.
- Goierriko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa
- Banku lagunkoia izena duen mozioa EAJ/PNVko taldeak aurkeztutakoa
- Gipuzkoako Garraio Publikoko tarifen jaitsiera aztertu eta adostearen aldeko mozioa EH Bildu udal-taldeak aurkeztua
- Mendebaldeko Sahara mozioa - EH Bildu udal-taldeak aurkeztua
- Mendebaldeko Sahara mozioa – EAJ/PNV udal-taldeak aurkeztua
- 2022ko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa
- Galde erreguak