Datorren ostegunean, uztailaren 28an, izango da bilkura arratsaldkeo 15:15ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: OHIKOA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2022/07/28
ORDUA: 15:15ean
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
AZTERGAIAK:
1. 2022ko uztailaren 6an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
3. Zaldibiako Udala Biziola Kooperatibako bazkide laguntzaile izatea onartzea eta biztanleko 2€-ri dagokion diru ekarpena egitea onartzea, hala badagokio
4. Zaldibiako Udala Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatibako bazkide kolaboratzaile izatea onartzea eta dagokion diru ekarpena onartzea, hala badagokio
5. Tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 agenda euskadin bultzatzeko –udalsarea 2030, udalerri jasangarrien euskal sarearen berriztapena- akordioaren aldeko atxikimendua onartzea, hala badagokio
6. Ausa-gaztelu mendiaren iparraldeko magalean, Abaltzisketako lurretan Aldundiak duen proiektua dela eta, EH Bilduren udal-taldeak aurkeztutako mozioa onartzea, hala badagokio
7. 2021eko ekitaldiko Kontu orokorra onartzea
8. 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren 5 zenbakiko kreditu aldaketa: gehigarrien modalitatea.
9. 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa.
10.Galde erreguak