Datorren ostegunean, hilaren 29an, izango da apirileko Ohiko Osoko bilkura, iluntzeko 19:00etan. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: ARRUNTA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2021/04/29
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: TELEMATIKOKI https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
AZTERGAIAK:
1.-2021eko otsailaren 11n, 25ean eta apirilaren 15ean egindako bileren akten irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2.-Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea
3.- 2020ko gerakina 2021eko aurrekontuari txertatzea onartzea, hala badagokio
4.- Gizarte Larrialdi Laguntzak – Lehentasunak onartzea, hala badagokio
5.- Alkatearen amatasun baja aldian Jardunean izango den Alkateari buruzko akordioa onartzea, hala badagokio
6.- Sarrera erregistratzeko eta herritarrei arreta emateko bulegoa irekitzeko ordutegia finkatzeari buruz egindako Alkatetza Dekretuaren berri ematea.
7. 2021ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa ematea
8. Galde erreguak
Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue: