2023ko urtarrilaren 30ean burutu zen ohiko osoko bilkuran hainbat gai landu eta onartu ziren. 2023. urterako udal langileen soldata igoera, Zaldibia-Gaintza udalerrien artean idazkari-kontuhartzaile lanpostuari eusteko elkartearen estatutuak eta Euskararen aurkako eraso judizialen aurkako mozioa, guztiak aho batez onartuak. Informazio osoa jarraian.
Iluntzeko 18:30ean hasi zen osoko bilkura eta honakoak izan ziren udalbatzak hartutako erabakiak:
AZTERGAIAK:
1. 2022ko azaroaren 21ean eta 2022ko abenduaren 27an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
3. 2023 urterako langileen soldaten igoera proposamena onartzea, hala badagokio. Irakurri
4. Euskararen aurkako eraso judizialak mozioa onartzea, EH Bilduk aurkeztutakoa, hala badagokio. Mozioa irakurri
5. Zaldibia -Gaintza udalerrien arteko elkartearen estatutuak onartzea, idazkari-kontuhartzaile lanpostuari eusteko, hala badagokio Irakurri
6. 2022ko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa.
7. Galde erreguak