Herri-Bideak konpontzeko diru-laguntzara aurkeztu zen bide hau eta aurrekontuaren %51n izango da lagundua. Datozen egun hauetan beraz, Olaldetik Miranda arteko bidea ITXITA egongo da.
24.301,94€ko kostua izango du bideak eta horietatik 12.492,75€ Foru Aldundiko landa-bideak egokitzeko diru-laguntzetatik datoz.
Obrek dirauten artean Olaldetik Miranda arteko bidea ITXITA egongo da eta beraz, herritik Lazkao-mendira joateko Zelaatik gora edo Ordiziatik gora joan beharko da. Lazkao-menditik Zaldibiara jaisteko ere berdin.
Eguraldia lagun bada, bi aste inguruan amaituta egongo dira lanak.
Bitartean, barkatu eragozpenak.