Datorren ostiralean, hilak 24, gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendiak eta Iker Galartzak, "Ondoko hilobiko tipoa" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.
TXALO Produkzioak konpainiak, Begoña Bilbao Legarzegiren zuzendaritzapean, Katarina Mazetik idatzitako "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana eskainiko du, euskarazko bertsioan.
Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Aiora (Aitziber Garmendia): polita, gozoa eta alarguna. Pablo (Iker Galartza): zekena, egoskorra eta ezkongabea. Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.