Saharako 11 haurrek Goierrin pasako dituzte opor egunak basamortuko baldintza gogorretatik aparte, besteak beste, Zaldibiako Udalaren laguntzarekin.
Oporrak bakean programari esker, 450 haur etorri dira Euskal Herrira, horietatik 103 Gipuzkoara eta 11 Goierrira.
Horretarako, familien konpromisoa da oinarrietako bat eta bestea, konpromiso politikoa, Ataungo, Beasaingo eta Zaldibiako Udalek erakusten dutena, esaterako. Zaldibian, aurten haurrik etorri ez bada ere, Udalak bi haurren hegazkin bidaia ordaindu ditu.
Etorrera ospatzeko, eta bertako haurrekin batera ibiltzeko, etzi Ataunen Saharar Herriarekin Elkartasun Eguna egingo dute egitarau zabalarekin. Zaldibian ere antolakuntzan gabiltza haur sahararrei ongi etorria emateko, laister izango duzue horren berri.