EGITARAUA: URRIAK 7, OSTIRALA

URRIAK 7, OSTIRALA: MOZORRO EGUNA

  • 11:00etan TOKA JOKOA plazan adin guztietako herritarrei irekia, Beti Gazte Elkarteak antolatuta.
  • 12:00etan HAMAIKETAKOA JUBILATUENTZAT, Beti Gazte tabernan.
  • 11:00etan  POTTOKAK ETA ZEZENAK plazan  
  • 13:30ean HAURREN BAZKARIA plazan, Guraso Elkarteak antolatuta. Haur bakoitzak bere bazkaria ekarri behar du eta arduradun batekin etorri. Postrea eta edaria Guraso Elkarteak jarriko ditu. Bazkalondoren jolasak.
  • 18:00etan KANTU KOLORE ikuskizuna plazan. Zuzeneko musika ikuskizuna. Haurrak dira protagonistak eta beraien parte hartze aktiboa bultzatzeko erremintak jartzen dituzte: musika eta kopiatu ditzaketen koreografiak.
  • 19:00-20:30:  MOZORROTUEN PHOTOCALL-A. Argazkia ateratzeko gunea irekiko da eta parte hartzen dutenek zozketan sartzeko aukera izango dute.
  • 20:00-21:15era GABENARA musika taldearen lehen emanaldia plazan.
  • 23:00etan KILIMAK musika taldearen kontzertua.
  • 00:45ean: mozorrotutakoen artean ZOZKETA
  • 01:00-03:15era GABENARA musika taldearen bigarren emanaldia plazan