EGITARAUA: URRIAK 8, LARUNBATA

URRIAK 8, LARUNBATA:

  • Goizean, 11:00etatik 12:30era bitarte, TIPI-TAPA IBILALDIA, herri inguruan plazatik abiatuta eta Beti Gazte Elkarteak gidaturik.
  • 12:30ean PANCHO BALBUENA MARIATXIAren saioa plazan.
  • 14:00etan PAELLA JANA plazan. Norberak egin behar du paella plazan bertan edo etxetik ekarrita. Su txapak, txotx-a eta ardoa Udalak jarriko ditu. Izen-ematea: urriaren 4a baino lehen Karreanen edo zaldibia.eus-en. Eman beharreko informazioa: arduradun baten izena, bazkalduko duten pertsona kopurua eta sua beharko den edo ez. 
  • Segidan, bazkalondoreneko KANTALDI HERRIKOIA
  • 17:30ean MOZORRO FESTA ETA HAURREN JAIALDIA, Guraso Elkarteak antolatuta. Haurrek eurek erakutsiko dute kanturako, musika tresnak jotzeko… duten abilezia
  • Iluntzean, HERRIKO BATUKADA FEMINISTA herriko kaleetan zehar.
  • 20:00etan “Etxera bidea gertu” lelopean manifestazioa eta topa egitea
  • 23:00etatik aurrera kontzertuak:

                - ALARMA MOREA

                - DJ ÜZKÜLÜZ

Gauean zehar:

BOTILZARRA programa: aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko esku-hartzea, kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbilduz. (Ai-Laket)

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA: gune informatiboa, indarkeria sexistari buruzko kontzientziazioa eta iritzi/bizipenak jasotzeko gunea. (Emagin)

 

ADI! IZENA EMATEAri BURUZKO INFORMAZIOA

  • MAHAI eta AULKIAK eskatu daitezke, baina eskaera berrientzako ez dugu su nahikorik, beraz eskaera berriek mahai eta aulkiak soilik eskatu ahal izango dituzte.