ERESIA antzezlana

EGUNA: MARTXOAK 25, OSTIRALA

ORDUA: 18:30ean

LEKUA:  Zaldibiako HERRI ANTZOKIAN

PREZIOA: 5€

Sinopsia: Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.

Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga

Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz eta Oier Zuñiga

Iraupena: 65 Minutu

 

SARRERA BERDEA

Sarrera kopurua: 100 sarrera. Aforo mugatua izango da indarrean diren neurriak tarteko. Ez dago sarrerak aurrez erreserbatzeko aukerarik. 

Sarreren banaketa:

  • Martxoaren 21ean, astelehena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean hasiko da sarrera banaketa, Zaldibian erroldatuentzat. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
  • Martxoaren 23an, asteazkena, 17:30etik aurrera jarriko dira soberan egon litezkeen sarrerak gainerako ikusleentzat, beti ere eskuragarri baldin badaude eta aurrez aipaturiko baldintza berberetan.

 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldian ezingo da jan, edan ez eta erre ere.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.