10:00etan Zaldibiako errotei buruzko bideoaren aurkezpena egingo da udaletxeko Herri aretoan.
Ondoren, 10:30ean, plazatik abiatuko den ibilaldian, Olako-errota, Zubietako errota eta kanpaingo errota ikusteko aukera izango da.
Azken hau eguerdi aldera jarriko da martxan, errotaren funtzionamendua bertatik-bertara ezagutu nahi duen ororentzako.