Festak 2023: Munduko arroz bazkari herrikoia
URRIAK 7, LARUNBATA: MUNDUKO ARROZAK BAZKARI HERRIKOIA
12:00etan, prestaketa lanen hasiera plazan. Lagun-talde/kuadrilla bakoitzetik lagun bat izendatuko da mahai, aulki eta suen montaketarako eta gainontzekoak beraien bazkaria prestatzen hasiko dira.
Antolakuntzak partaideentzat eskuragai jarriko dituenak:
- Mahaiak (sukaldatzeko eta jateko)
- Aulkiak
- Su-egiturak eta bonbonak (kopuru mugatua dago, norberak izanez gero ekartzea eskertuko da)
- Txotx-a
- Edalontziak
- Garbiketarako tresnak eta hondakinak sailkatzeko bitartekoak
Norberak ekarri behar dituenak:
- Platerak eta kubiertoak
- Elikagaiak
- Postrea eta ondorengoak
- Sukaldatzeko tresnak: kazuelak, labanak...
- Oharra: bazkaria etxetik prestatuta ere ekarri daiteke.
14:00etan MUNDUKO ARROZEN BAZKARI HERRIKOIA plazan.
NOLA EMAN IZENA?
- Urriaren 4a baino lehen (egun hori barne), azpian duzun taula beteta edo Kultur Etxean.