Festak 2024: Munduko arroz bazkari herrikoia

URRIAK 5, LARUNBATA: MUNDUKO ARROZAK BAZKARI HERRIKOIA

12:00etan, prestaketa lanen hasiera plazan.

Lagun-talde/kuadrilla bakoitzetik arduradunak izendatuko dira mahai, aulki eta suen montaketarako eta gainontzekoak bazkaria prestatzen hasiko dira.

  • 8 lagun arteko taldeak = arduradun 1
  • 16 lagun arteko taldeak = 2 arduradun
  • 16 lagunetik gorako taldeak = 3 arduradun

 

 

Antolakuntzak eskuragai jarriko dituenak:

  • Mahaiak (sukaldatzeko eta jateko)
  • Aulkiak
  • Su-egiturak eta bonbonak (kopuru mugatua dago, norberak izanez gero ekartzea eskertuko da)
  • Sagardo txotx-a
  • Edalontziak
  • Garbiketarako tresnak eta hondakinak sailkatzeko bitartekoak

Norberak ekarri behar dituenak:

  • Platerak eta kubiertoak (Udalak ez du hainbeste jenderentzako baliabiderik. Hondakin ahalik eta gutxien sortzea eskatzen da, ahal dela etxekoak/berrerabilgarriak erabiliz).
  • Elikagaiak
  • Postrea eta ondorengoak
  • Sukaldatzeko tresnak: kazuelak, labanak...
  • Oharra: bazkaria etxetik prestatuta ere ekarri daiteke.

14:30ean MUNDUKO ARROZEN BAZKARI HERRIKOIA plazan. 

BazkalosteanMALKOGARRIYAK taldeak girotuta kantu saioa. Ondoren, BINGO ALDREBESA eta MOZORROTUEN SHOW-ak, ONENAK AUKERATZEKO EPAIMAHAI HERRIKOIArekin. 

Festarekin jarraitzeko, mahai eta aulkiak jasota, MALKOGARRIYAK taldearekin kantu eta dantzak eta sorpresa gehiago!

 

NOLA EMAN IZENA?

  • Urriaren 1a baino lehen (egun hori barne), azpian duzun taula beteta edo Kultur Etxean.