Zaldibiako Udalak ahalik eta gehien birziklatzeko harturiko konpromisoa oinarri hartuz, honakoa da herriko bilketa sistema:
Atez ateko hondakin bilketa hasi zeneko argazkia, 2013ko martxoaren 21ean.
KALEKO EDUKIONTZI BIDEZ ATERATZEN DIREN FRAKZIOAK
Beira, arropa, pilak eta sukaldeko olioa kalean dauden edukiontzietan, egoki sailkaturik atera behar dira
HERRIGUNEAN KUBO BIDEZ ATERATZEN DIREN FRAKZIOAK
Kubo aireztatua: kubo hau etxe barrurako da eta poltsa konpostagarriekin batera erabiltzen da.
Poltsa konpostagarriak: organikoa ezin da plastikozko poltsetan atera, poltsa konpostagarriak erabili behar dira. Hauek lortzeko etxebizitza bakoitzeko identifikazio txartelarekin Sasieta Mankomunitateko poltsak hornitzen dituen joan behar da.
Organikoa kalera ateratzeko kuboa: hau da kalera atera eta bilketa zerbitzuekin adostutako puntuan utzi beharreko kuboa.
30 litroko balde indibidualetan aterako da bilketa zerbitzuekin adostutako tokietan. Ontzi komunitarioetan aterako dute horrela adostu duten atarietako bizilagunek.
30 litroko balde indibidualetan aterako da bilketa zerbitzuekin adostutako tokietan.
*Pixoihalen, konpresen eta antzekoen bilketa berezia
Egunero atera daitezke plastikozko poltsa baten barruan sartuta. Poltsa egun horretako baldearen barruan gainaldean utzi daiteke, kanpoalderantz poltsa zati bat utziaz biltzaileak jakin dezan. Baldearen kanpoan ere utzi daiteke poltsa.
NOIZ ETA NOLA ATERA KUBOAK
Baldeak, Sasieta Mankomunitatearekin adostutako tokietan atera behar dira. Kuboek kodigo bat izango dute etxebizitzarekin lotzen dituena.
Zure etxean non atera behar dituzun jakin nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan Sasieta Mankomunitateko arreta zerbitzuarekin.
ORDUTEGIA
Egun bakoitzeko materiala goizeko 6:00ak arte atera ahalko da. Bilketa 6:00ak eta eguerdi bitartean egingo da.
AUZOETAN ETXOLA BIDEZKO HONDAKIN BILKETA
Erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izango du etxolara sartzeko eta zintzilikario propio bat etxebizitza bakoitzeko.
Ontzi komunitarioetara hustuko dituzte hondakinak bizilagunek.
Ontzi komunitarioetara hustuko dituzte hondakinak bizilagunek.
Ontzi komunitarioetara hustuko dituzte hondakinak bizilagunek.
*Pixoihalen, konpresen eta antzekoen bilketa berezia
Edukiontzi komunitario berezitu bat izango dute bizilagunek etxolan.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 1. eta 3. astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da. Non eta Noiz atera behar diren jakiteko sakatu hemen.