LOSERS antzezlana

EGUNA: MARTXOAK 26, LARUNBATA

ORDUA: 17:00etan lehen saioa eta 19:30ean bigarren saioa

LEKUA:  Zaldibiako HERRI ANTZOKIAN

PREZIOA: 10€

PREZIO BEREZIA: 5€, lehen saioan (17:00etan), 2007 eta 2004 urteen artean (biak barne) jaiotakoentzat.

 

LOSERS, GALTZAILEAK. Sinopsia

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…

  • Egilea: Marta Buchaca
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola

SARRERAK

Kolorea: 1. saioa URDINA eta 2. saioa GORRIA

Sarrera kopurua: 100 sarrera. Aforo mugatua izango da indarrean diren neurriak tarteko. Ez dago sarrerak aurrez erreserbatzeko aukerarik. 

Sarreren banaketa:

  • Martxoaren 21ean, astelehena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean hasiko da sarrera banaketa, Zaldibian erroldatuentzat. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu.
  • Martxoaren 23an, asteazkena, 17:30etik aurrera jarriko dira soberan egon litezkeen sarrerak gainerako ikusleentzat, beti ere eskuragarri baldin badaude eta aurrez aipaturiko baldintza berberetan.

 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldian ezingo da jan, edan ez eta erre ere.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.